TXOTX! 2023

Askartza ezagutu genuen eta iaz Kuartangon egon ginen… otsailerako plan bat proposatzera gatozkizue😀😁🤔:

Zabaganako eta Salburuko euskara taldeen eskutik, bazkaria Aramaioko ITURRIETA sagardotegian.

🍏🥳🍎🍏🍽️.

Busez joan etorria egiteko 🚎 edo Urkiolatik oinez joateko aukera duzue🚶🏻‍♀️🌳🚶🏻‍♂️.
Tiketak non? Koxka tabernan (bizkor ibili, txartelik gabe gelditu nahi ez baduzu).

Euskaraz, auzo giroan… TXOOOTX!!!

 🥳  💃🏻  🥳  🔥   🥳

SALBURUAN EUSKARA PLAZARA bigarrenez

2022ko udazkenean SALBURUAN EUSKARA PLAZARA ekimenaren antolaketan parte hartu genuen, bigarrenez. Ostiral arratsaldeetan auzoko hainbat txokotan euskaraz jolasteko ekintzak antolatu ditugu Arantzabela, Salburua eta Errekabarri eskoletako guraso elkarteekin eta gizarte etxearekin elkarlanean.

Guztira sei ostiral arratsalde izan dira (Jokairen “Euskal mitologiarekin jolasean” eta “Euskaraldiskoa” barne), Ekialdeko parkean, Estrasburugo ibilbidean, Bruselas hiribidean edota gizarte etxeko aterpean antolaturiko ekintzen inguruan: Irantzu Lekuerekin arte tailerra, Zilipurdi elkartearekin Zirko jolasak, herri kirolak…

Euskara ez dugulako etxean bakarrik entzun nahi, gure hizkuntza ez dugulako eskoletako hormen barruan hesitu nahi… euskara plazara ateratzeko auzoko eragile desberdinen arteko ekimena egin dugu bigarrenez, ume guztiei euskaraz jolasteko aukera eskainiz.

Azken jairako, gainera, Sumendiko kideek zunba saioa eta Indarra dantza taldeak dantza-plaza eskaini zizkiguten, eta bizilagun dugun Asier Kidam magoak hainbat magia truku egin zizkigun (magia poteoa, zelako asmakizun ederra!), guztien artean auzo-giro ederra sortuz.

Datorren udazkenean berriro? Hala bedi!   

Hona hemen Enekoren argazki batzuk:

EGUNEAN BEHIN 10. Denboraldiko IRABAZLEAK

Eta hemen ditugu EGUNEAN BEHIN jolasaren 10. denboraldiko auzoko irabazleak!!!!

👏👏🏆🏆💥💥👏👏

Zorionak “Javier RDA Zurbano” jokalariari (ez da irabazten duen lehenengo aldia!⚡) eta gainerako parte hartzaile guztiei…

👩🏻👦🏻🧔🏾‍♂🐸🥚🥷🏻👄👂🏾

Jarrai dezagun euskaraz bizitzeko aukerak aprobetxatzen, baita eremu digitalean ere.

Saria jasotzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan, emailez edo watsap bidez.

  1. denboraldia noizko?

Euskararen Nazioarteko eguna 2022

💥⚡️Oraindik egun batzuk falta diren arren… ⚡️💥 kontuan hartu abenduaren 4an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugula auzoan. 🥳👄👂🏻🥳

Kandelen mosaikoaren aurretik, auzoko AMEZTU konpainiaren lan berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Sarrerak aurretik erosi behar dira! 🤡💥💶🤝

👉Bien bitartean, Jantzi txapa eta goazen hizkuntza ohituretan eragitera! 🎯☑️💭💡🔥🪢👄👂🏻

2022ko Euskaraldia badator!

Ohiturak aldatzea ez da inoiz erraza, baina taldean posible da!
👂👂🗣️🗣️👄👄👂👂
Hizkuntza ohituretan eragitera dator EUSKARALDIA, ekimen sozial masiboa.
Auzoa prestatzen ari da…
Prest al zaude zu?

Euskaraldia 2022

Zenbat falta da EUSKARALDIA hasteko? 🤔🤔🤔

Hilabete bat besterik ez! 👂🏾😊💋🙃👄😊👂🏾

Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo da 3. edizioa…

Eman al duzue izena?

Goazen auzoan zehar HITZEZ EKITEKO GARAIA* da mezua lau haizeetara zabaltzera!

Euskaraldia 2022 Salburuan

BELARRIPRESTen eta AHOBIZIen bazkaria 2022

Polili-poliki bagoaz AUZOKO JAIEN programazioa ezagutzen…

🥳🎼🔥🦩🎼🏝️🥳

Egitarauaren barruan, Sarburu Kultur Elkartetik BELARRIPRESTen eta AHOBIZIen bazkaria berreskuratu dugu, igandean txosnagunean.

🫦🦻🏻💋👂🏾👅👄👥👂🏾

Menua zein? Marmitakoa eta barazki lasaina + postrea helduentzako, makarroiak eta oilaskoa patatekin + postrea umeentzat.

🎼🍶🍷🥖🍝🍲🥧🍦💃🏻

Anima zaitezte! Guztiok gonbidaturik!