Euskararen Egunerako Dekalogoa (gero, bakoitzak egin dezala sudur puntan jartzen zaiona!)
1- EGUN ON, esan dezagun edonon. Eta “eskerrik asko”, “bihar arte”… auzoan euskaraz bizi nahi dugula adierazteko, lehen hitza euskaraz esatea bezalakorik ez dago. 2- Salburuko elkarteren batean parte hartu: auzo elkartean lagunduz, jai batzordean, Inauterietako konpartsan edota Marmitxen kalejiran, IGEetan, kirol talderen batean… eragin euskarari elkartegintzatik! 3- Seme-alabekin (edo ilobekin, umeekin…) euskaraz gozatu. Ez…
Off-line gabiltza, ohartuko zineten bezala
Off-line, baina martxan, kalean topo egiten dugun aldiroikus dezakezuen bezalaxe. Izan ere, denbora faltagatik edota nagikeriagatik, auskalozergatik, baina sarritan gure ekintzen berri sarera igotzeazez gara arduratu. Horrelaxe joan zaigu urtebete… Baina urtebete horretan, esan bezala, auzoko kale, jolastoki, taberna zein dendetan eragiten ibili gara, noizedo noiz gu bakarrik, ia beti gainerako elkarteekinelkarlanean. Horrela bada, neguko jaiak kalean ospatu ditugu, euskarakarnas har dezakeen festa herrikoi eta parte hartzeaileetanparte hartuz eta eraginez: Gau Beltza azaroan, Olentzeroeta MariDominigi abenduan, Agate Deuna eta bertsolariakotsailean… martxoaren hasieran, Inauterietan Marmitxlozorrotik esnatzea lortu arte. Guraso elkarteekin SALBURUAN EUSKARA PLAZARA ekimena eginez, auzoko hiru tokitan euskarazjolasteko aukera eskainiz gerturatzen den ume orori. Euskararen Egunean kandelaren argiarekin umeen ilusioapizten jarraitzen dugu, eta BAKHek oraindik ere euskara zokoratzen duela salatzeko tartea hartzen dugu. Euskaraldia 2025eko auzo batzordera ere batu gara, hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz… Eta ilusio berezia egiten digun kanpainatxoaaurkeztuko dugu berehala, zeren eta… nork bizi nahidu denda, zerbitzu edota tabernarik gabeko “logela-auzo” batean? Nork bizi nahi du euskararik entzutenez den Gasteizko auzo batean? Berandu baino lehen, albiste gehiago! (eta bien bitartean… Txootx! Zabalganeko adiskideekin)
Zeren zain zaude?
Sarburu Kultur Elkarteko kidea izan nahi? Eman izena formulario honen bidez! https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdsVdPe9tZ4v5Al9jSpTeXuppYZ50NkhgoWFKpjWakoLtGUPA/viewform
