egunean behin – 11. DENboraldia
Ei!!Badatorrela denboraldi berria!! Bihartik aurrera, EGUNEAN BEHIN jolasa. Batu auzoko taldera eta irabazi auzoko tabernetan erabiltzeko bonoak! Jolastu euskaraz, sarean ere euskara bizi-bizi nahi dugulako! Eta bide batez… lagundu berria zabaltzen!
TXOTX! 2023
Askartza ezagutu genuen eta iaz Kuartangon egon ginen… otsailerako plan bat proposatzera gatozkizue😀😁🤔: Zabaganako eta Salburuko euskara taldeen eskutik, bazkaria Aramaioko ITURRIETA sagardotegian. 🍏🥳🍎🍏🍽️. Busez joan etorria egiteko 🚎 edo Urkiolatik oinez joateko aukera duzue🚶🏻♀️🌳🚶🏻♂️.Tiketak non? Koxka tabernan (bizkor ibili, txartelik gabe gelditu nahi ez baduzu). Euskaraz, auzo giroan… TXOOOTX!!!
SALBURUAN EUSKARA PLAZARA bigarrenez
2022ko udazkenean SALBURUAN EUSKARA PLAZARA ekimenaren antolaketan parte hartu genuen, bigarrenez. Ostiral arratsaldeetan auzoko hainbat txokotan euskaraz jolasteko ekintzak antolatu ditugu Arantzabela, Salburua eta Errekabarri eskoletako guraso elkarteekin eta gizarte etxearekin elkarlanean. Guztira sei ostiral arratsalde izan dira (Jokairen “Euskal mitologiarekin jolasean” eta “Euskaraldiskoa” barne), Ekialdeko parkean, Estrasburugo ibilbidean, Bruselas hiribidean edota gizarte etxeko aterpean…