TXOTX! 2023

Askartza ezagutu genuen eta iaz Kuartangon egon ginen… otsailerako plan bat proposatzera gatozkizue😀😁🤔:

Zabaganako eta Salburuko euskara taldeen eskutik, bazkaria Aramaioko ITURRIETA sagardotegian.

🍏🥳🍎🍏🍽️.

Busez joan etorria egiteko 🚎 edo Urkiolatik oinez joateko aukera duzue🚶🏻‍♀️🌳🚶🏻‍♂️.
Tiketak non? Koxka tabernan (bizkor ibili, txartelik gabe gelditu nahi ez baduzu).

Euskaraz, auzo giroan… TXOOOTX!!!

 🥳  💃🏻  🥳  🔥   🥳

SALBURUAN EUSKARA PLAZARA bigarrenez

2022ko udazkenean SALBURUAN EUSKARA PLAZARA ekimenaren antolaketan parte hartu genuen, bigarrenez. Ostiral arratsaldeetan auzoko hainbat txokotan euskaraz jolasteko ekintzak antolatu ditugu Arantzabela, Salburua eta Errekabarri eskoletako guraso elkarteekin eta gizarte etxearekin elkarlanean.

Guztira sei ostiral arratsalde izan dira (Jokairen “Euskal mitologiarekin jolasean” eta “Euskaraldiskoa” barne), Ekialdeko parkean, Estrasburugo ibilbidean, Bruselas hiribidean edota gizarte etxeko aterpean antolaturiko ekintzen inguruan: Irantzu Lekuerekin arte tailerra, Zilipurdi elkartearekin Zirko jolasak, herri kirolak…

Euskara ez dugulako etxean bakarrik entzun nahi, gure hizkuntza ez dugulako eskoletako hormen barruan hesitu nahi… euskara plazara ateratzeko auzoko eragile desberdinen arteko ekimena egin dugu bigarrenez, ume guztiei euskaraz jolasteko aukera eskainiz.

Azken jairako, gainera, Sumendiko kideek zunba saioa eta Indarra dantza taldeak dantza-plaza eskaini zizkiguten, eta bizilagun dugun Asier Kidam magoak hainbat magia truku egin zizkigun (magia poteoa, zelako asmakizun ederra!), guztien artean auzo-giro ederra sortuz.

Datorren udazkenean berriro? Hala bedi!   

Hona hemen Enekoren argazki batzuk:

EGUNEAN BEHIN 10. Denboraldiko IRABAZLEAK

Eta hemen ditugu EGUNEAN BEHIN jolasaren 10. denboraldiko auzoko irabazleak!!!!

👏👏🏆🏆💥💥👏👏

Zorionak “Javier RDA Zurbano” jokalariari (ez da irabazten duen lehenengo aldia!⚡) eta gainerako parte hartzaile guztiei…

👩🏻👦🏻🧔🏾‍♂🐸🥚🥷🏻👄👂🏾

Jarrai dezagun euskaraz bizitzeko aukerak aprobetxatzen, baita eremu digitalean ere.

Saria jasotzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan, emailez edo watsap bidez.

  1. denboraldia noizko?

BELARRIPRESTen eta AHOBIZIen bazkaria 2022

Polili-poliki bagoaz AUZOKO JAIEN programazioa ezagutzen…

🥳🎼🔥🦩🎼🏝️🥳

Egitarauaren barruan, Sarburu Kultur Elkartetik BELARRIPRESTen eta AHOBIZIen bazkaria berreskuratu dugu, igandean txosnagunean.

🫦🦻🏻💋👂🏾👅👄👥👂🏾

Menua zein? Marmitakoa eta barazki lasaina + postrea helduentzako, makarroiak eta oilaskoa patatekin + postrea umeentzat.

🎼🍶🍷🥖🍝🍲🥧🍦💃🏻

Anima zaitezte! Guztiok gonbidaturik!

Etor zaitezte dantzatzera!

Etor zaitez dantzatzera! 🌀💥🎼💥🌀

Dantzaren inguruan bizilagunak elkartzeko gonbidapena , Sarburu Kultur Elkartearen eskutik, datozen bi ostiral arratsaldeetarako.

Indarra taldeko dantzarien eta auzoko musikaren laguntzaz, adin guztietarako moduko saioa.

Bazterretik begira gustura egongo zara… barruan are eta hobeto! 🥁💃🏻🕺🏻🕺🏻💃🏻🪗

Bertan elkar ikusiko dugulakoan…

SALBURUAN KEINUA KIROLARI

Pandemia aurretik ere antolatu ohi genuen SALBURUAN KEINUA KIROLARI ekimena egin dugu maiatzaren 15ean. Auzoko umeei euskaraz bizitzeko, sozializatzeko eta ongi pasatzeko guneak sortzeko helburuarekin, eta kirolaren arloan euskara bultzatzeko ideiaren garrantzia gizarteratzeko, gizarte etxeko kirol teknikariekin elkarlanean KIROL DESBERDINEN ZIRKUITOA antolatu dugu: badmintona (eskerrik asko, Helena!), futbola, hockeya eta bolleya egiteko aukera izan dute bertaratu diren 30 umeek. 

Bukatzeko, eta jada gizarte etxeko kanpoko aldean, zunba Saioa ere egin dugu Olatzekin. Gurasoak ere gonbidatu ditugu ekintza horretara…

Ayman, Aiur, Olatz edota Liberen irribarrea ikustea nahikoa izan da buruan geneukan ideian berresteko: zeinen garrantzitsua da eskoletatik kanpoko eremu ez formaletan euskarari lekua irekitzea! Auzoko etxe batzuetan edota eskoletan irakasleen ahotan ez ezik, plazan ere nahi dugu gure hizkuntza!

Argazkiak: talde argazkia, zunba jendea atzetik eta kamiseten postua, kirola egiten taldetxoa.

KUARTANGOKO SAGARDOTEGIRA ZET-EKIN

Aurten, COVID egoerak baldintzaturik,  hilabete “arraro” batean, baina sagardotegiko planari eustea erabaki dugu. Horretarako, Zabalganako euskara taldekoekin elkartu eta Kuartangoko sagardotegira joan gara, elkarrekin bigarrenez (pandemia aurretik Askartzara joan ginen).

Taldetxo bat Langraiztik oinez eta gainerakoak busean joan-etorrian, sagardotegiko plan ederrean ibili ginen, kupel bateko zein besteko sagardoa dastatzen, ondoko mahaietako jendearekin hitz eta pitz, batzuetan dantzan eta beste (gutxi) batzuetan kantuan… euskaraz giro ederrean.

Datorren urtean (otsailean) berriro… Gasteizko auzoren bateko euskara taldearekin? Hala bedi!

EGUNEAN BEHIN saridunak

Ezin ukatu bere arrakastatxoa duela EGUNEAN BEHIN jolasak… laurogeita bost bizilagunek parte hartu dute 9. denboraldian. auzoko taldean (denboraldi bakoitzean partaide berriak gehitzen ari dira!). Aurreko denboraldian egin bezalaxe, SALBURUAN lehen bi sailkatuei eta zozketa bidez ateratako beste biri BLACK MOON tabernan gastatzeko erosketa bonoa oparitu diegu.

Zorionak saridunei… eta irailera arte beste guztiei!