2022ko udazkenean SALBURUAN EUSKARA PLAZARA ekimenaren antolaketan parte hartu genuen, bigarrenez. Ostiral arratsaldeetan auzoko hainbat txokotan euskaraz jolasteko ekintzak antolatu ditugu Arantzabela, Salburua eta Errekabarri eskoletako guraso elkarteekin eta gizarte etxearekin elkarlanean.
Guztira sei ostiral arratsalde izan dira (Jokairen “Euskal mitologiarekin jolasean” eta “Euskaraldiskoa” barne), Ekialdeko parkean, Estrasburugo ibilbidean, Bruselas hiribidean edota gizarte etxeko aterpean antolaturiko ekintzen inguruan: Irantzu Lekuerekin arte tailerra, Zilipurdi elkartearekin Zirko jolasak, herri kirolak…
Euskara ez dugulako etxean bakarrik entzun nahi, gure hizkuntza ez dugulako eskoletako hormen barruan hesitu nahi… euskara plazara ateratzeko auzoko eragile desberdinen arteko ekimena egin dugu bigarrenez, ume guztiei euskaraz jolasteko aukera eskainiz.
Azken jairako, gainera, Sumendiko kideek zunba saioa eta Indarra dantza taldeak dantza-plaza eskaini zizkiguten, eta bizilagun dugun Asier Kidam magoak hainbat magia truku egin zizkigun (magia poteoa, zelako asmakizun ederra!), guztien artean auzo-giro ederra sortuz.
Datorren udazkenean berriro? Hala bedi!
Hona hemen Enekoren argazki batzuk:








