Azkenean, auzoko txikienek aukera dute egunean ordubetez kalera ateratzeko…
Eta sormen-lehiaketako azken lana aurkeztuko dizuegu; Jaionek David MacKeeren “Elmer” ipuina modu berezian prestatu du semeei kontatzeko… eta gu ere liluraturik utzi gaitu!
Saridunak erabakitzea, ez da lan makala!
Mila esker parte hartzaile guztiei!
Hilabetea: apirila 2020
SORMEN LEHIAKETA VII
Guraso eta seme-alabak jolasean.
Etxean goxo, libre.
Jostailu berriak erosi? Egin ditzagun gureak! Asmatu, irudikatu, egin, birziklatu ta elkarrekin jolastu.
Unax, Udane eta etxeko bi ttikienak, aita eta amaren abaroan. Zoragarri!
SORMEN LEHIAKETA VI
Sormen lanak batzuetan izpi bat dira, ilusio bat, distira bat. Maitasun keinu bat edo mezu xalo bat. Hortik doa Intzak eta Soniak aurkeztutako sorkuntza…
SORMEN LEHIAKETA IV eta V
Ostirala, beste bi sorkuntza-lan sareratzeko eguna: errezeta bat eta kantu bat. Inhar, Liher, Miriam eta Garik BROWNIA MINUTU BATEAN * bideo-muntaia eta Ekai, Jone, Sonia eta Iñakik EUTSI SALBURUA ! kantu-bertsioa helarazi dizkigute. Gozat
EUTSI SALBURUA!
SORMEN LEHIAKETA II eta III
Jasotako lanak sareratzen jarraituko dugu; gaurkoan bi antzerki labur aurkeztuko dizkizuegu: Zumai, Izane, Haizea eta Davidek egindako SORGINOK eta Lur, Oihan, Koldo eta Nerek egindako XOMORROA GASTEIZEN ! Seme-alabekin batera edo zuk zeuk ikusteko obratxo bikainak, biak ala biak!
SORMEN LEHIAKETA I
Ez dago ongi guk esatea… baina ze ideia ona SORMEN LEIHAKETArena! Izan ere, oso lan politak eta anitzak jaso ditugu. Aste honetan zehar, egunean bat sareratuko dugu. Hona hemen lehena: Amets, Jare, Esti eta Ikerrek bideo zoragarri hau helarazi digute. Izan katu, pailazo ala sukaldari… geratu etxean!!
“SALBURUAN, EUSKARA ETXEKO HABIAN”
Kaixo!
Zer moduz doa berrogeialdia, Salburua?
Hau egoera bizitzea tokatu zaiguna… hamaika ikusteko jaioak gara!
Denok etxean sartuta ezta? Hori da modurik eraginkorrena birusa gehiago ez zabaltzeko… eta zer moduz moldatzen zarete etxe-zuloan? Zer moduz etxeko giroan?
Eta euskara… nola ari da loratzen gure hizkuntza etxeko giroan?
Berrogeialdiari aurre egiteko, Sarburu Kultur Elkartetik proposamen bat egin nahi dizuegu: “Salburuan, euskara etxeko habian ” SORMEN LEIHAKETA!
Kantu bat graba daiteke, marrazki bat egin, ipuin bat, olerki bat edota bertso batzuk asmatu, dantzatu, argazki bat egin… zuek nahi duzuena!
Eta gaiak? Ba… zein izango dira ba? Gure auzoa eta euskara, konfinamenduari aurre egiteko animo mezuak, bizilagunen arteko elkartasuna… badakizue zein de gure aldarria: Salburuan (berrogeialdian ere) euskaraz bizi nahi dugu.
Bidali zuen bideoak, audioak, marrazkiak, testuak… sarburu@gmail .com helbidera apirilaren 19a baino lehen. Hori bai, kontuan hartu aukeratutako sorkuntzak gure sare sozialetan zabaltzeko asmoa dugula, beraz, lanak jasotzerakoan, horretarako baimena dugula ulertzen dugu.
Saririk egongo al da? Gure ohiko sariak ematea gustatuko litzaiguke, baina oraindik ezin ezer ziurtatu… hala ere hona saririk onena: kinka larrian gauden honetan, bizilagunengan eta euskaran bizi poza topatzea. Zer, hori baino hoberik?
Animatu ta parte hartu! Gora bihotzak!
Kredituak:
sarburu.eus
@sarburuKE
Facebook: sarburu
2020ko udaberrian