SORMEN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Kosta zaigu erabakitzea… baina baditugu SORMEN LEHIAKETAKO irabazleak!
⚡💡🔆📣🗯️

Egoera berezia kontuan hartuta, lau sari ematea adostu dugu, honako lan hauei:
1- SORGINOK
2- GU ETXEAN GERATZEN GARA!
3- JOLAS BIRZIKLATUAK
4- ELMER
Ohikoa den bezala, saria auzoko dendetan erosteko bonoak dira, euskara aintzat hartzen duten saltokietan erosteko, hain zuzen ere: ArtePan 🥖🍞
Arruti Harategia🥩🥓 ,
Humedal Informatika🖱️🖥️
Aritz de la Presa Farmazia💈💊 .

Mila-mila esker zuen sorkuntzak aurkeztu dituzuen guztiei! Etxealdiko ordu luzeak arindu dizkiguzue!

Ta segi dezagun euskara ta sormena ureztatzen… baita etxeko habian ere!

SORMEN LEHIAKETA (azkena eta agurra)

Azkenean, auzoko txikienek aukera dute egunean ordubetez kalera ateratzeko…
Eta sormen-lehiaketako azken lana aurkeztuko dizuegu; Jaionek David MacKeeren “Elmer” ipuina modu berezian prestatu du semeei kontatzeko… eta gu ere liluraturik utzi gaitu!
Saridunak erabakitzea, ez da lan makala!
Mila esker parte hartzaile guztiei!

Egilea: Jaione

SORMEN LEHIAKETA II eta III

Jasotako lanak sareratzen jarraituko dugu; gaurkoan bi antzerki labur aurkeztuko dizkizuegu: Zumai, Izane, Haizea eta Davidek egindako SORGINOK eta Lur, Oihan, Koldo eta Nerek egindako XOMORROA GASTEIZEN ! Seme-alabekin batera edo zuk zeuk ikusteko obratxo bikainak, biak ala biak!

Egileak: Izane, Zumai, Haizea eta David
Egileak: Lur, Oihan, Koldo eta Nere

SORMEN LEHIAKETA I

Ez dago ongi guk esatea… baina ze ideia ona SORMEN LEIHAKETArena! Izan ere, oso lan politak eta anitzak jaso ditugu. Aste honetan zehar, egunean bat sareratuko dugu. Hona hemen lehena: Amets, Jare, Esti eta Ikerrek bideo zoragarri hau helarazi digute. Izan katu, pailazo ala sukaldari… geratu etxean!!

Egileak: Ametz, Jare, Esti eta Iker