“SALBURUAN, EUSKARA ETXEKO HABIAN”

Kaixo!
Zer moduz doa berrogeialdia, Salburua?

Hau egoera bizitzea tokatu zaiguna… hamaika ikusteko jaioak gara!

Denok etxean sartuta ezta? Hori da modurik eraginkorrena birusa gehiago ez zabaltzeko… eta zer moduz moldatzen zarete etxe-zuloan? Zer moduz etxeko giroan?
Eta euskara… nola ari da loratzen gure hizkuntza etxeko giroan?

Berrogeialdiari aurre egiteko, Sarburu Kultur Elkartetik proposamen bat egin nahi dizuegu: “Salburuan, euskara etxeko habian ” SORMEN LEIHAKETA!

Kantu bat graba daiteke, marrazki bat egin, ipuin bat, olerki bat edota bertso batzuk asmatu, dantzatu, argazki bat egin… zuek nahi duzuena!

Eta gaiak? Ba… zein izango dira ba? Gure auzoa eta euskara, konfinamenduari aurre egiteko animo mezuak, bizilagunen arteko elkartasuna… badakizue zein de gure aldarria: Salburuan (berrogeialdian ere) euskaraz bizi nahi dugu.

Bidali zuen bideoak, audioak, marrazkiak, testuak… sarburu@gmail .com helbidera apirilaren 19a baino lehen. Hori bai, kontuan hartu aukeratutako sorkuntzak gure sare sozialetan zabaltzeko asmoa dugula, beraz, lanak jasotzerakoan, horretarako baimena dugula ulertzen dugu.

Saririk egongo al da? Gure ohiko sariak ematea gustatuko litzaiguke, baina oraindik ezin ezer ziurtatu… hala ere hona saririk onena: kinka larrian gauden honetan, bizilagunengan eta euskaran bizi poza topatzea. Zer, hori baino hoberik?

Animatu ta parte hartu! Gora bihotzak!

Kredituak:

sarburu.eus
@sarburuKE
Facebook: sarburu
2020ko udaberrian