Off-line gabiltza, ohartuko zineten bezala

Off-line, baina martxan, kalean topo egiten dugun aldiroikus dezakezuen bezalaxe. 

Izan ere, denbora faltagatik edota nagikeriagatik, auskalozergatik, baina sarritan gure ekintzen berri sarera igotzeazez gara arduratu. Horrelaxe joan zaigu urtebete…

Baina urtebete horretan, esan bezala, auzoko kale, jolastoki, taberna zein dendetan eragiten ibili gara, noizedo noiz gu bakarrik, ia beti gainerako elkarteekinelkarlanean.

 Horrela bada, neguko jaiak kalean ospatu ditugu, euskarakarnas har dezakeen festa herrikoi eta parte hartzeaileetanparte hartuz eta eraginez: Gau Beltza azaroan, Olentzeroeta MariDominigi abenduan, Agate Deuna eta bertsolariakotsailean… martxoaren hasieran, Inauterietan Marmitxlozorrotik esnatzea lortu arte. 

Guraso elkarteekin SALBURUAN EUSKARA PLAZARA ekimena eginez, auzoko hiru tokitan euskarazjolasteko aukera eskainiz gerturatzen den ume orori. Euskararen Egunean kandelaren argiarekin umeen ilusioapizten jarraitzen dugu, eta BAKHek oraindik ere euskara zokoratzen duela salatzeko tartea hartzen dugu.

Euskaraldia 2025eko auzo batzordera ere batu gara, hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz…

Eta ilusio berezia egiten digun kanpainatxoaaurkeztuko dugu berehala, zeren eta… nork bizi nahidu denda, zerbitzu edota tabernarik gabeko “logela-auzo” batean? Nork bizi nahi du euskararik entzutenez den Gasteizko auzo batean? Berandu baino lehen, albiste gehiago!

(eta bien bitartean… Txootx! Zabalganeko adiskideekin)

SARBURU KE 10. Urteurrena

Duela hamar urte Sarburu Kultur Elkartea auzora eta mundura aurkezten zen (irudian egun hortako kartela).

Euskara eta euskal kulturaren aldeko hamarkada. Txiri-txiri eta apaltasunez, norbanako, elkarte ezberdin eta zuok guztiokin elkarlanean. Horrela izan dadila beste hainbeste urtez ere! Gora Salburua euskalduna! Gora Sarburu! 🎂

Diario de Noticiasek Sarbururen aurkezpena baliatu zuen honen zein orduko Zabalganako euskararen aldeko taldearen gaineko erreportajea egiteko 👇🏼

Aurkezpen eguneko hainbat argazki hementxe ⬇️👀😃🫣⬇️

AUZOAN BIZI, AUZOAN EROSI horma-irudiaren inaugurazioa

“Ama, aita! Arraindegi bat margotu dute, ikusi ze polita!”

-Baina… benetan arraindegi bat zabalduko al dute kale honetan? Ba ze ongi!”

Uztaileko egunotan jende asko entzun dugu horma-irudiari buruz hizketan, zer den eta nork egin ote duen asmatu ezinik, eta batez ere… Salburua Boulevarrean zertarako margotu ote duten galdezka.

Horma-irudia bi helburu aldarrikatzeko egin du Ojodecuervo kale-artistak, Sarburu Kultur Elkartearen eskariz: alde batetik, gertuko merkataritzaren eta auzoko zerbitzuen garrantzia azpimarratzeko eta haiei bultzada emateko eta, bestetik, eremu horretan euskararen aldeko urratsak sustatzeko.

BAT: Horma-irudiaren bidez Salburua auzoko bizilagunak animatu nahi ditugu auzoko harategietan, zapatadendan, fruta-dendetan, arropa dendan… erostera. Zergatik? Hasteko, kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dizkigutelako. Gertuko tratua eskaintzen digutelako eta, merkataritza zentro handien aldeko politikak eta on-line erosketak nagusi diren garaiotan, komertzio txikiak eta gertukoak behar- beharrezkoak ditugulako gure auzoa eta gure kaleak biziarazteko.

GERTUKO MERKATARITZAREKIN, AMESTEN DUGUN AUZOA IZANGO DUGU

BI, dendariak eta zerbitzu txikien jabeak animatu nahi ditugu haien lokaletan euskararen aldeko urratsak ematera. Salburua auzo gaztea da eta bizilagun askok eta askok euskaraz dakigu, zer esanik ez ume eta nerabeei erreparatzen badiegu. Bizilagunon erdiak baino gehiagok euskara ulertzen dugu ziurrenik Gasteizko auzorik euskaldunenetakoa den honetan. Horregatik, Sarburu Kultur Elkarteko kideok euskarari bultzada ematen laguntzeko prest gaudela adierazi nahi dugu, itzulpenak egiten, behar duzuen aholkularitza ematen. 2020an abiatu genuen gertuko merkataritzan euskarari bultzada emateko kanpaina eta aurtengoa hirugarren edizioa da.

EUSKARARI MEREZI DUEN LEKUA EMAN NAHI DIOGU GERTUKO MERKATARITZAN, MERKATARIEN ETA EUSKARA ELKARTEAREN ELKARLANA SUSTATUZ.

ETA HIRU, administrazioari eskatu nahi diogu gertuko merkataritzaren aldeko eta euskara sustatzeko benetako neurriak har ditzala. Eta ez ongi geratzeko neurri kosmetikoak bakarrik; gertuko merkataritza ez da apaingarri bat, euskara ez da bigarren mailako hizkuntza exotikoa.

GERTUKO MERKATARITZAREN ALDEKO BENETAKO NEURRIAK BEHAR DITUGU – EUSKARA MERKATARITZAN SUSTATZEKO NEURRI ERAGINKORRAK ESKATZEN DIZKIOGU ADMINISTRAZIOARI

Ea gutxi barru hormairudian irudikatu dugun arraindegia gure auzoan benetan ikusteko aukera dugun; auzo biziagoa dugunaren seinale izango delako, beharrezko denda eta zerbitzu ugari dituena eta… euskara kontuan hartzen duena.

Eskerrik asko murala egiten lagundu diguzuen guztiei eta gaur gerturatu zaretenei. Jarrai dezagun elkarlanean gertuko merkataritza eta euskara bultzatzen.

Komunikabideetan izandako oihartzuna:

Radio Vitoria: https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/radio-vitoria-gaur/detalle/9264900/nuevo-mural-en-salburua-para-fomentar-euskera-y-consumo-en-pequeno-comercio/

Alea: https://alea.eus/gasteiz/1689670492342-salburua-sarburu-kultur-elkartea-murala-euskara-merkataritza

Noticias de Alava: https://www.noticiasdealava.eus/gasteiz/2023/07/13/vitoria-sorprende-increible-nuevo-mural-7047887.html

AUZOKO JAIETAN MURGILDURIK

Frantziako Tourra gure hiritik (eta auzoa zeharkatuz) pasatzen zenez baimenak lortzea ohi baino zailagoa izan bada ere, berriro ere auzoko bizilagunak elkartzeko moduko jaiak antolatu ditu Salburuko Jai Batzordeak. Eta nola ez… Sarburu Kultur Elkarteko kideoak ere gure aletxoa jarri dugu egitarauan eta antolaketan.

Aurtengo bazkariak ukitu berezia izan du elkarteak 10. urtemuga ospatzen duelako (2013 – 2013) eta horregatik Akelarre txarangak girotu du bazkalostea. Giro ederra egon da, bazkarian ez ezik, Errekabarriko guraso batzuek antolaturiko Saskibaloi Txapelketan (speaker bikaina, euskaraz, nola ez!) edota Badaiotz herri kirol taldeko kirolariekin egindako igande eguerdiko saioan.

Urte osoan bezalaxe, jaietan ere euskarari arnasteko aukera eman zaio, traba guztien gainetik auzoko kaleetan euskaraz bizitzeko arrakalak irekiz.

Hona hemen hainbat argazki:

Sarburu 10. Urteurrena

Auzoko jaiak badatoz!
SARBURU Kultur Elkartean 10 urte betetzen ditugunez, bazkaria antolatu dugu!
Akelarren txaranga izango dugu gurekin, giroa dantzarazteko 💃🕺
Tiketak datorren astetik aurrera Koxka tabernan salgai.
Azken ordurako ez utzi!!