SARBURU KE 10. Urteurrena

Duela hamar urte Sarburu Kultur Elkartea auzora eta mundura aurkezten zen (irudian egun hortako kartela).

Euskara eta euskal kulturaren aldeko hamarkada. Txiri-txiri eta apaltasunez, norbanako, elkarte ezberdin eta zuok guztiokin elkarlanean. Horrela izan dadila beste hainbeste urtez ere! Gora Salburua euskalduna! Gora Sarburu! 🎂

Diario de Noticiasek Sarbururen aurkezpena baliatu zuen honen zein orduko Zabalganako euskararen aldeko taldearen gaineko erreportajea egiteko 👇🏼

Aurkezpen eguneko hainbat argazki hementxe ⬇️👀😃🫣⬇️

AUZOAN BIZI, AUZOAN EROSI horma-irudiaren inaugurazioa

“Ama, aita! Arraindegi bat margotu dute, ikusi ze polita!”

-Baina… benetan arraindegi bat zabalduko al dute kale honetan? Ba ze ongi!”

Uztaileko egunotan jende asko entzun dugu horma-irudiari buruz hizketan, zer den eta nork egin ote duen asmatu ezinik, eta batez ere… Salburua Boulevarrean zertarako margotu ote duten galdezka.

Horma-irudia bi helburu aldarrikatzeko egin du Ojodecuervo kale-artistak, Sarburu Kultur Elkartearen eskariz: alde batetik, gertuko merkataritzaren eta auzoko zerbitzuen garrantzia azpimarratzeko eta haiei bultzada emateko eta, bestetik, eremu horretan euskararen aldeko urratsak sustatzeko.

BAT: Horma-irudiaren bidez Salburua auzoko bizilagunak animatu nahi ditugu auzoko harategietan, zapatadendan, fruta-dendetan, arropa dendan… erostera. Zergatik? Hasteko, kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dizkigutelako. Gertuko tratua eskaintzen digutelako eta, merkataritza zentro handien aldeko politikak eta on-line erosketak nagusi diren garaiotan, komertzio txikiak eta gertukoak behar- beharrezkoak ditugulako gure auzoa eta gure kaleak biziarazteko.

GERTUKO MERKATARITZAREKIN, AMESTEN DUGUN AUZOA IZANGO DUGU

BI, dendariak eta zerbitzu txikien jabeak animatu nahi ditugu haien lokaletan euskararen aldeko urratsak ematera. Salburua auzo gaztea da eta bizilagun askok eta askok euskaraz dakigu, zer esanik ez ume eta nerabeei erreparatzen badiegu. Bizilagunon erdiak baino gehiagok euskara ulertzen dugu ziurrenik Gasteizko auzorik euskaldunenetakoa den honetan. Horregatik, Sarburu Kultur Elkarteko kideok euskarari bultzada ematen laguntzeko prest gaudela adierazi nahi dugu, itzulpenak egiten, behar duzuen aholkularitza ematen. 2020an abiatu genuen gertuko merkataritzan euskarari bultzada emateko kanpaina eta aurtengoa hirugarren edizioa da.

EUSKARARI MEREZI DUEN LEKUA EMAN NAHI DIOGU GERTUKO MERKATARITZAN, MERKATARIEN ETA EUSKARA ELKARTEAREN ELKARLANA SUSTATUZ.

ETA HIRU, administrazioari eskatu nahi diogu gertuko merkataritzaren aldeko eta euskara sustatzeko benetako neurriak har ditzala. Eta ez ongi geratzeko neurri kosmetikoak bakarrik; gertuko merkataritza ez da apaingarri bat, euskara ez da bigarren mailako hizkuntza exotikoa.

GERTUKO MERKATARITZAREN ALDEKO BENETAKO NEURRIAK BEHAR DITUGU – EUSKARA MERKATARITZAN SUSTATZEKO NEURRI ERAGINKORRAK ESKATZEN DIZKIOGU ADMINISTRAZIOARI

Ea gutxi barru hormairudian irudikatu dugun arraindegia gure auzoan benetan ikusteko aukera dugun; auzo biziagoa dugunaren seinale izango delako, beharrezko denda eta zerbitzu ugari dituena eta… euskara kontuan hartzen duena.

Eskerrik asko murala egiten lagundu diguzuen guztiei eta gaur gerturatu zaretenei. Jarrai dezagun elkarlanean gertuko merkataritza eta euskara bultzatzen.

Komunikabideetan izandako oihartzuna:

Radio Vitoria: https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/radio-vitoria-gaur/detalle/9264900/nuevo-mural-en-salburua-para-fomentar-euskera-y-consumo-en-pequeno-comercio/

Alea: https://alea.eus/gasteiz/1689670492342-salburua-sarburu-kultur-elkartea-murala-euskara-merkataritza

Noticias de Alava: https://www.noticiasdealava.eus/gasteiz/2023/07/13/vitoria-sorprende-increible-nuevo-mural-7047887.html

EGUNEAN BEHIN 10. Denboraldiko IRABAZLEAK

Eta hemen ditugu EGUNEAN BEHIN jolasaren 10. denboraldiko auzoko irabazleak!!!!

👏👏🏆🏆💥💥👏👏

Zorionak “Javier RDA Zurbano” jokalariari (ez da irabazten duen lehenengo aldia!⚡) eta gainerako parte hartzaile guztiei…

👩🏻👦🏻🧔🏾‍♂🐸🥚🥷🏻👄👂🏾

Jarrai dezagun euskaraz bizitzeko aukerak aprobetxatzen, baita eremu digitalean ere.

Saria jasotzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan, emailez edo watsap bidez.

  1. denboraldia noizko?

Etor zaitezte dantzatzera!

Etor zaitez dantzatzera! 🌀💥🎼💥🌀

Dantzaren inguruan bizilagunak elkartzeko gonbidapena , Sarburu Kultur Elkartearen eskutik, datozen bi ostiral arratsaldeetarako.

Indarra taldeko dantzarien eta auzoko musikaren laguntzaz, adin guztietarako moduko saioa.

Bazterretik begira gustura egongo zara… barruan are eta hobeto! 🥁💃🏻🕺🏻🕺🏻💃🏻🪗

Bertan elkar ikusiko dugulakoan…

KUARTANGOKO SAGARDOTEGIRA ZET-EKIN

Aurten, COVID egoerak baldintzaturik,  hilabete “arraro” batean, baina sagardotegiko planari eustea erabaki dugu. Horretarako, Zabalganako euskara taldekoekin elkartu eta Kuartangoko sagardotegira joan gara, elkarrekin bigarrenez (pandemia aurretik Askartzara joan ginen).

Taldetxo bat Langraiztik oinez eta gainerakoak busean joan-etorrian, sagardotegiko plan ederrean ibili ginen, kupel bateko zein besteko sagardoa dastatzen, ondoko mahaietako jendearekin hitz eta pitz, batzuetan dantzan eta beste (gutxi) batzuetan kantuan… euskaraz giro ederrean.

Datorren urtean (otsailean) berriro… Gasteizko auzoren bateko euskara taldearekin? Hala bedi!