SALBURUAN KEINUA KIROLARI ekimenaren barruan, larunbata goizean jende-talde polita elkartu ginen auzoko trinketean. Helduek pilotaren modalitate desberdinak probatzen zituzten bitartean (lehenengo aldia izateko… a ze maila!), txikitxoenek esku-pilota bana egin zuten (hauek dena egiten dute zoragarri!).
Oso giro atseginean, kiroltasunez ta auzoko bizilagunen artean… ekimenaren helburuetako bat behintzat aisa bete genuela esan dezakegu; kirolaren arloan euskarari bultzada emateko asteari merezitako “bukaera” ematea.
Astearen “bukaera” eta euskararen eta kirolaren arteko elkarlan baten “hasiera” esan beharko genuke? Hala bedi!
๐ฅโพ๏ธ๐ฅ๐คบ๐ฅ๐โโ๏ธ๐ฅโน๏ธโโ๏ธ๐ฅ๐งโโ๏ธ๐ฅโฝ๏ธ
Laster auzoko kirol-taldeen argazki-mosaikoa ikusgai.
Eta hurrengo hitzordua noizko? Gorde ezazue abenduaren 1eko arratsaldea auzoan euskal giroan elkartzeko.
Bien bitartean… Auzoan ikusiko dugu elkar!