Euskararen Egunerako Dekalogoa (gero, bakoitzak egin dezala sudur puntan jartzen zaiona!)

1- EGUN ON, esan dezagun edonon. Eta “eskerrik asko”, “bihar arte”… auzoan euskaraz bizi nahi dugula adierazteko, lehen hitza euskaraz esatea bezalakorik ez dago.

2- Salburuko elkarteren batean parte hartu: auzo elkartean lagunduz, jai batzordean, Inauterietako konpartsan edota Marmitxen kalejiran, IGEetan, kirol talderen batean… eragin euskarari elkartegintzatik!

3- Seme-alabekin (edo ilobekin, umeekin…) euskaraz gozatu. Ez dute ikasiko “esaten diegunarekin”, “egiten dugunarekin baizik”. Nola zen? “Haurren aurrean, helduok heldu!”

4- Osasun Zentroan, administrazioan… euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetarazi. Dagokiguna aldarrikatu eta eskatu!

5- Aukerak baliatu, aurrerapenak balioetsi: kirola euskaraz egiteko aukera probextu, antzerkia (La descarada!) edota zinema (Gaua!) ikustera joan…
Zer dakar aste honetan ALEAk?

6- Etxe azpian dagoen “En esta comunidad…” karteltxoa euskaraz jarri. Gaztelera hutsean dagoen zuen etxeko oharra euskarara itzuli.

7- Bilboko hitzordua (abenduak 27, Miribilla) sukaldeko egutegian markatu. Gasteiztik busa aterako dela esan dute!

8- Irakurri, hausnartu, eztabaidatu… baina ingurune hurbilean (bederen) eragin!
“Trikua esnatu da”? “Esnatu ala hil?”, “Bakeak kalte egiten dio euskarari?”…

9- Ez gaude bakarrik!
Hizkuntza minorizatuan bizi nahi dugunok… trabak ugari! Ze beste zapalkuntza ikusten ditugu inguruan? Aliantza da bidea…

10- Eta azkena… AUZOKO EUSKARA TALDEAN BAZKIDETU! (agian ezin duzu bileretan parte hartu… baina zure bazkidetza ezinbestekoa da!) Bi bazkidetza mota daude, banakakoa (10 € urtean / familiakoa 20€ urtean).