Askartzako Sagardotegiko Irteera

Atera kontuak! Atzo, Askartzako sagardotegiko okerrena… talde argazkia izan zen!🤦🏻‍♀
“Argazkia aterako dugu?”, “Ez, orain txuleta aterako digute”, “Ze, orain argazkia?”, “itxaron, kafea lehenbizi!”…
Azkenean, taldeko batzuk jada busean zeudela ta Andres, Sukia ta konpainia (😛🤣)barruan kontua ordaintzen… hala-moduko argazkia atera genuen, Zabalganako ta Salburuko jendearekin.
Anekdota hori aparte… beste guztia primerakoa izan zen!
Hurrengo urtean berriz? Auskalo! Bien bitartean… auzoan ikusiko dugu elkar!
😉🍏

Salburuako eta Zabalganako Euskara Taldeak