Iepa, auzoko kirolari hori!
🏀💥🧗♀💥🤺💥⚾💥⚽
Kirolaren arloan euskarari bultzada emateko gogoz?
Garrantzitsua iruditzen al zaizu euskara, ikasteko eta lanerako ez ezik, gure aisialdirako hizkuntza izatea?
Horren inguruko sentsibilizazio kanpaina izan da SALBURUAN KEINUA KIROLARI ekimena eta, zuen laguntzarekin, mezua auzoko bizilagun askorengana iristen ari dela uste dugu.
👏👨👧👧👨👧👨👩👧👦👨👧👦👬🤹♀👨👩👧👏
Azken txanparako prest?
Abenduaren 1ean , urteroko kandelen mosaikoan, bizilagunen argazkia atera ohi dugu. Aurten KIROLARIEK PROTAGONISMO BEREZIA izatea gustatuko litzaiguke. Nola? Ekarri argazkirako zure kirola islatzen duen edozein objektu: kamiseta, katu-oinak, ezpata, kaskoa, baloia edota txirrindula…
Aurtengo argazkiak bi protagonista izango ditu: euskara eta auzoko kirolariak .
Animatuko zarete, ezta? Zuen zain gaituzue!
2019ko azaroan, Sarburu Kultur Elkartea
